Dakizuen bezala, gure ikastolan euskal inauteriak ospatzen ditugu.
Aprobetxa dezagun, bada, Euskal Herrian zehar ospatzen diren inauterietako hainbat pertsonaia ezagutzeko.
Dantzaren bat ikasi nahiko bazenute, hona hemen tutorial batzuk:
GUZTIONTZAT OSPAKIZUNAK
2017(e)ko irailaren 2(a), larunbata
2017(e)ko abuztuaren 16(a), asteazkena
GABONAK
Juanma Salazarrek bere IKASMUS webgunean zintzilikatu duen liburuxka digital hau baliatuko dugu Gabon kantak lantzeko (Eskerrik asko Juanma!)
Gainera, hainbat gabon kanten partiturak ere txertatu ditugu, etxean musika tresnaren batekin jo nahi dituenarentzat.
Gainera, hainbat gabon kanten partiturak ere txertatu ditugu, etxean musika tresnaren batekin jo nahi dituenarentzat.
2017(e)ko abuztuaren 13(a), igandea
KORRIKA 20
Korrika-txikian denok elkarrekin egiteko hainbat abesti eta dantza proposatu dizkigute. Hemen dituzue guztiak.
Euskararen txantxangorriaren koreografia ikasteko, hona hemen bideoa:
Hona beste koreografia aukera bat ere.
Aurtengo korrikaren abestia hauxe da:
2017(e)ko uztailaren 19(a), asteazkena
ARRAZAKERIARI STOP
Gure ikastola aberatsa da. Aberatsa hizkuntzatan, ikasleen jatorrietan, laguntasunean.
Gureak bezalako beste hamaika ikastetxe ere badira Euskal Herrian, horien artean Bilboko Miribillakoa.
Ikus dezagun eurek egindako bideoa, KOLORE askoko ikastetxearen adierazle.
Kanta diezaiogun denon artean KOLORE ABERASTASUNARI!!

2017(e)ko uztailaren 18(a), asteartea
EMAKUMEEN OMENEZ
Emakumearen egunaren harira, eta musika munduari lotuta, hausnarketa txiki bat egin dezagun. Zenbat artista emakume ezagutzen ditugu? Agian kantariak dezente, baina konpositoreak? Orkestra zuzendariak?
Guk ez ezagutzeak ez du esan nahi, ordea, egon ez direnik. Badaude eta egon dira, baina urte askotan ezkutuan, gizonaren itzalpean. Atera ditzagun, bada, ilunpetik eta ezagutaraz ditzagun: Clara Schuman (1819-1896), Fanny Mendelssohn (1805-47) eta beste hainbat eta hainbat.
Gure omenaldia eurentzat. Abes dezagun elkarrekin. KONPLIZE DITUT DENAK!

DO, RE, MI, WELLINGTON RAILWAY STATION
Guraso batzuentzat nahiko ezaguna izango den eta gaztelerara "Sonrisas y lágrimas" izenburupean itzuli zuten THE SOUND OF MUSIC pelikulako "Do, Re, mi" abesti famatuaren bertsio bat oinarri hartuta, Wellingtongo tren geltokian egindako ikuskizun polita. Eta guk, Intxaurrondo Ikastolan ere egin genuen, txikienetik hasi eta handienetaraino, denek parte hartuz. Ea gustatzen zaizuen.
EUSKARAREN EGUNA
Guk ere, Intxaurrondo Ikastolan euskaraz bizi nahi dugu
Hemen ikusgai dugun bideoa, euskaraz bizi nahi dutenen arteko konplizitatea adierazteagatik ez ezik, erabiltzen duen musikagatik ere aukeratu genuen euskararen egunerako iaz. Izan ere, Mikel Laboaren “Gure hitzak” izeneko abestia baliatzen du bideoak eta, euskararen egunerako abesti ezin egokiagoa da, ikasle gehien-gehienek, gainera, gustoz eta sentimenduz abesten dutena.
Bideoaren egilea David Berrues iruindarra da eta “Musika airean” filma hau izan zen Kontseiluak antolatutako "Euskaraz bizi bahi dut” Film laburren lehiaketaren irabazlea. Filman euskaraz bizitzeko nahia hedatzea eta biderkatzea posible dela erakutsi nahi izan du Davidek.
Mikel Laboaren “Gure hitzak” abestian baliatu genuen zatia hauxe da:

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
EUSKAL INAUTERIAK
Dakizuen bezala, gure ikastolan euskal inauteriak ospatzen ditugu. Aprobetxa dezagun, bada, Euskal Herrian zehar ospatzen diren inauteriet...

-
Guk ere, Intxaurrondo Ikastolan euskaraz bizi nahi dugu Hemen ikusgai dugun bideoa, euskaraz bizi nahi dutenen arteko konplizitatea adiera...
-
Korrika-txikian denok elkarrekin egiteko hainbat abesti eta dantza proposatu dizkigute. Hemen dituzue guztiak. Euskara...
-
Juanma Salazarrek bere IKASMUS webgunean zintzilikatu duen liburuxka digital hau baliatuko dugu Gabon kantak lantzeko (Eskerrik asko Juanma!...