2017(e)ko irailaren 2(a), larunbata

EUSKAL INAUTERIAK

Dakizuen bezala, gure ikastolan euskal inauteriak ospatzen ditugu.

Aprobetxa dezagun, bada, Euskal Herrian zehar ospatzen diren inauterietako hainbat pertsonaia ezagutzeko.


 euskal inauteriak


Dantzaren bat ikasi nahiko bazenute, hona hemen tutorial batzuk:

 HERRI DANTZAK

2017(e)ko abuztuaren 16(a), asteazkena

GABONAK

Juanma Salazarrek bere IKASMUS webgunean zintzilikatu duen liburuxka digital hau baliatuko dugu Gabon kantak lantzeko (Eskerrik asko Juanma!)

Gainera, hainbat gabon kanten partiturak ere txertatu ditugu, etxean musika tresnaren batekin jo nahi dituenarentzat.


 gabon kantak

2017(e)ko abuztuaren 13(a), igandea

KORRIKA 20

Korrika-txikian denok elkarrekin egiteko hainbat abesti eta dantza proposatu dizkigute. Hemen dituzue guztiak.

 korrika txikia

 korrika txikia


 ahoa-bizi belarriak prest


 euskararen txantxangorria

Euskararen txantxangorriaren koreografia ikasteko, hona hemen bideoa:

 intxaurrondo hegoakoen LH 5eko koreografia

Hona beste koreografia aukera bat ere.
 euskararen txantxangorria koreografia


Aurtengo korrikaren abestia hauxe da:

 20. korrika




2017(e)ko uztailaren 19(a), asteazkena

ARRAZAKERIARI STOP

Gure ikastola aberatsa da. Aberatsa hizkuntzatan, ikasleen jatorrietan, laguntasunean.

Gureak bezalako beste hamaika ikastetxe ere badira Euskal Herrian, horien artean Bilboko Miribillakoa.

Ikus dezagun eurek egindako bideoa, KOLORE askoko ikastetxearen adierazle.

 kulturartekotasuna

Kanta diezaiogun denon artean KOLORE ABERASTASUNARI!!

 kolore kolore

2017(e)ko uztailaren 18(a), asteartea

EMAKUMEEN OMENEZ

Emakumearen egunaren harira, eta musika munduari lotuta, hausnarketa txiki bat egin dezagun. Zenbat artista emakume ezagutzen ditugu? Agian kantariak dezente, baina konpositoreak? Orkestra zuzendariak?

Guk ez ezagutzeak ez du esan nahi, ordea, egon ez direnik. Badaude eta egon dira, baina urte askotan ezkutuan, gizonaren itzalpean. Atera ditzagun, bada, ilunpetik eta ezagutaraz ditzagun: Clara Schuman (1819-1896), Fanny Mendelssohn (1805-47) eta beste hainbat eta hainbat.

 emakume konpositoreak

Gure omenaldia eurentzat. Abes dezagun elkarrekin. KONPLIZE DITUT DENAK!


 KONPLIZE DITUT ETA


DO, RE, MI, WELLINGTON RAILWAY STATION

Guraso batzuentzat nahiko ezaguna izango den eta gaztelerara "Sonrisas y lágrimas" izenburupean itzuli zuten THE SOUND OF MUSIC pelikulako "Do, Re, mi" abesti famatuaren bertsio bat oinarri hartuta, Wellingtongo tren geltokian egindako ikuskizun polita. Eta guk, Intxaurrondo Ikastolan ere egin genuen, txikienetik hasi eta handienetaraino, denek parte hartuz. Ea gustatzen zaizuen.

Do, re, mi...dantza!

EUSKARAREN EGUNA

Guk ere, Intxaurrondo Ikastolan euskaraz bizi nahi dugu 
Hemen ikusgai dugun bideoa, euskaraz bizi nahi dutenen arteko konplizitatea adierazteagatik ez ezik, erabiltzen duen musikagatik ere aukeratu genuen euskararen egunerako iaz. Izan ere, Mikel Laboaren “Gure hitzak” izeneko abestia baliatzen du bideoak eta, euskararen egunerako abesti ezin egokiagoa da, ikasle gehien-gehienek, gainera, gustoz eta sentimenduz abesten dutena.

Bideoaren egilea David Berrues iruindarra da eta “Musika airean” filma hau izan zen Kontseiluak antolatutako   "Euskaraz bizi bahi dut” Film laburren lehiaketaren irabazlea. Filman euskaraz bizitzeko nahia hedatzea eta biderkatzea posible dela erakutsi nahi izan du Davidek.

 MUSIKA AIREAN 2012ko sariduna

Mikel Laboaren “Gure hitzak” abestian baliatu genuen zatia hauxe da:

 GURE HITZAK-MIKEL LABOA

EUSKAL INAUTERIAK

Dakizuen bezala, gure ikastolan euskal inauteriak ospatzen ditugu. Aprobetxa dezagun, bada, Euskal Herrian zehar ospatzen diren inauteriet...