2017(e)ko uztailakren 18(a), asteartea

EUSKARAREN EGUNA

Guk ere, Intxaurrondo Ikastolan euskaraz bizi nahi dugu 
Hemen ikusgai dugun bideoa, euskaraz bizi nahi dutenen arteko konplizitatea adierazteagatik ez ezik, erabiltzen duen musikagatik ere aukeratu genuen euskararen egunerako iaz. Izan ere, Mikel Laboaren “Gure hitzak” izeneko abestia baliatzen du bideoak eta, euskararen egunerako abesti ezin egokiagoa da, ikasle gehien-gehienek, gainera, gustoz eta sentimenduz abesten dutena.

Bideoaren egilea David Berrues iruindarra da eta “Musika airean” filma hau izan zen Kontseiluak antolatutako   "Euskaraz bizi bahi dut” Film laburren lehiaketaren irabazlea. Filman euskaraz bizitzeko nahia hedatzea eta biderkatzea posible dela erakutsi nahi izan du Davidek.

 MUSIKA AIREAN 2012ko sariduna

Mikel Laboaren “Gure hitzak” abestian baliatu genuen zatia hauxe da:

 GURE HITZAK-MIKEL LABOA

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

EUSKAL INAUTERIAK

Dakizuen bezala, gure ikastolan euskal inauteriak ospatzen ditugu. Aprobetxa dezagun, bada, Euskal Herrian zehar ospatzen diren inauteriet...